XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Panpinak inoiz ez direlako hazten.

- Panpinak sortzen dira, panpinak bezala bizi eta panpinen gisa hiltzen dira.

- Asperturik nago beti panpina izateaz! Besteak bezalako gizona izateko tenorea iritsi zait - oihu egin zuen panpinak bere buruari garondoko bat emanez.

- Merezi baduzu iritsiko zara.

- Egiatan? Zer egin behar da merezi izateko? - Oso gauza erraza. Hezi eta zintzoa izan.

- Ez al naiz zintzoa, ba? - Ezta pentsatu ere! Mutiko onak esanekoak dira eta zu, berriz... - Nik inoiz ez dut obeditzen.

- Mutiko zintzoak lana eta ikasketak maitatzen dituzte, eta zuk... - Nik alferkerian botatzen dut urte guztia.

- Mutiko leialek egia esaten dute beti.

- Eta nik gezurrak esaten ditut beti.

- Mutiko zintzoak oso gustora joaten dira eskolara... - Eta ni eskolak gaixotu egiten nau.

- Baina gaurtik aurrera bizikeraz aldatu egin nahi dut.

- Benetan esaten al didazu? - Bai, nire hitza ematen dizut. Mutiko on bat bilakatu ondoren, nire aitaren kontsolagarri izan nahi dut... Non ote da nire aita orain? - Ez dakit.

- Ikusteko eta besarkatzeko zorterik izango ote dut noizbait? - Baietz uste dut.

- Are gehiago esango dizut, ez dut dudarik egiten.

Erantzun honen aurrean Pinotxok Maitagarriaren eskuak hartu eta muin ematen hasi zitzaion erdi zoraturik.

Gero aurpegia altxa eta maiteki begiratuz, honela galdetu zion: (...).